Hona hemen adibide batzuk:
- *Hainbertze herrialdeetan > Hainbertze herrialdetan
- *Zenbait kideen iritzia > Zenbait kideren iritzia
- *Hainbat ikasleek > Hainbat ikaslek
- *Ikerketa askoek > Ikerketa askok
Zenbatzaile zehaztugabeekin singularra zein plurala zilegi dira.
- Hainbat liburu aurkitu zuen/zituen han.
- Zenbait lagun ikusi dut/ditut.
- Liburu aunitz erosi dut/ditut.
Baina badira salbuespenak.
a) Denbora denean, leku-denborazko kasuetan… Mugatu singularra hobetsita dago: denbora gutxian, urte askoan, hainbertze hilabetean…
b) Batzuk beti pluralean erabili behar da:
- *Ume batzuk ikusi dut > Ume batzuk ikusi ditut
*Izartxoa dutenak gaizki daude.