*Hainbertze herrialdeetan ala hainbertze herrialdetan?

Zenbatekoa aditzera emateko, zenbatzaile zehaztuez gain, badira zehaztugabeak ere, kopuru zehatza adierazten ez dutenak: aunitz, guti,  hainbertze, zenbait, anitz, franko, ugari, batzuk, nahikoa, hamaika… Eta horiekin guztiekin mugatua erabili behar da.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Hainbertze herrialdeetan > Hainbertze herrialdetan
  • *Zenbait kideen iritzia > Zenbait kideren iritzia
  • *Hainbat ikasleek > Hainbat ikaslek
  • *Ikerketa askoek > Ikerketa askok

Zenbatzaile zehaztugabeekin singularra zein plurala zilegi dira.

  • Hainbat liburu aurkitu zuen/zituen han.
  • Zenbait lagun ikusi dut/ditut.
  • Liburu aunitz erosi dut/ditut.

Baina badira salbuespenak. 
a) Denbora denean, leku-denborazko kasuetan… Mugatu singularra hobetsita dago: denbora gutxian, urte askoan, hainbertze hilabetean…

b) Batzuk beti pluralean erabili behar da: 

  • *Ume batzuk ikusi dut > Ume batzuk ikusi ditut

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun