Ilbeltza, ereiaroa, garagarrila, uzta, agorrila, buruila, urriaroa, hazila...

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 16a, 10:00

Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa eta abendua. Horiek dira gaur egun gehien aditzen diren hilabeteen izenak. Baina hala erraten al dute zure aitzinekoek? Inoiz aditu al dituzu ilbeltza, ereiaroa, garagarrila, uzta, agorrila, buruila, urriaroa eta hazila? Denak ere gure herri hizkeraren aberastasunaren seinale dira! 

Kontuan izan, euskararen batasuna egin aitzinetik, urteko hilen erdiek izen bana zutela; bertze erdiek, berriz, bina edo hiruna. Horietako bat, garagarril, adibidez, bi hilabete izendatzeko erabiltzen zen... Zein ote dira? Nola dira zuen inguruan hilabeteen izen zaharrak? Bidali bidali info@ttipi.eus helbidera edo Whatsappez 744 48 43 61 zenbakira.

Gure herri hizkeraren hiztegia osatzen has gaitezke! 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun