*Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik

Eguneroko hizkeran hagitz hedatua bada ere, ondoriozko perpausetan ez da zuzena –ela menderagailua erabiltzea. Euskaltzaindiak dioen bezala, «euskal tradizioan ez du inoiz balio hori izan». Esaldi horren eta gisakoen erranahia adierazteko euskaraz bertze modu batzuk ditugu.

Hortaz, *'Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik' ez da zuzena eta ondoko adibide hauek bai:

  • Gure herria hain da txikia, (non) ez baitu plazarik ere.
  • Gure herria hain da txikia, (non) ez duen plazarik ere.
  • Gure herria hain da txikia, (eze(n)) ez baitu plazarik ere.
  • Gure herria hain da txikia, (eze(n)) ez duen plazarik ere. 

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun