*Kristo(re)n polita?

Ttipi-Ttapa 2020ko martxoaren 23a

Ahozkoan Kristoren esapidea erabilia da, kristo(re)n polita edo kristo(re)n interesantea… Halako adibide ugari aditzen dira. Baina ez dira zuzenak. Kristoren esapidea izenlaguna denez, eskuinean beti izena eduki behar du-

Ikusi hemen adibideak:

  • Kristoren haserrea dauka.
  • Tabako horrek kristoren buruko mina eragin zidan.

Horregatik, honako hauek, izenarekin ez doazenez, ez dira zuzenak:

  • *kristo(re)n polita (polita adjektiboa da, ez izena; horren partez ‘oso’, ‘arras’, ‘hagitz’... graduatzailea behar luke)
  • *kristo(re)n interesantea (interesantea adjektiboa da).
  • *kriston ongi edo *kriston gaizki ere ez dira zuzenak (ongi eta gaizki adberbioak dira, ez izenak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun