Euskaltzaindiak erraten duen bezala, ez da zuzena eman aditzak gertatu edo izan aditzak ordezkatzea, gaztelaniazko dar aditzak eraginikoak.
Erreparatu adibide hauei:
- *Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa eman dira > Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa gertatu/izan dira.
- *Neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak > Neska-mutikoen artean gertatzen/izaten diren liskarrak.
Oharra: eman = irudi izan / iduri izan / iruditu. Adiera egokian, parekoak dira. Adibide hauetan, erraterako:
-Horrela jantzita sorgina ematen duzu (iduri duzu, dirudizu).
-(...) hibernatzen ari den hartza ematen du (iduri du, dirudi).
-Bengoetxea ematen du (iduri du, dirudi).
*Izartxoa dutenak gaizki daude.