'Pilotan ari' edo 'pilotan ibili'?

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 7a, 11:00

Goizuetako irakurle batek lehen herrian pilotan edo futbolean ‘ari’ erabiltzen zutela kontatu digu: Bazkalondoren pilotan ari behar di(n)agu. Gaur egun, aldiz, ‘ari’ aditzaren partez, ‘ibili’ erabiltzen omen dute gehienek. Zuzenak al dira bi formak? 

Bai, biak zuzenak dira. ‘ibili’, ‘aritu’ eta ‘jolastu/jostatu’ hitzek adiera bera dute. Hortaz, Pilotan ibiliko gara? Pilotan ariko gara? Pilotan jostatuko gara? Zuzenak dira.

Oharrak:

*Futbolean jolastu dugu, futbolean jostatu gara eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak futbolean jokatu dugu, futbolean aritu gara eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du.

*Pilotara jolastu, berriz, ez da zuzena, gaztelaniaren kalko okerra baita. Zertan? galderari erantzun behar dio euskaraz, eta ez zertara? galderari.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun