Ze ba?

Irakurle batek ‘Ze ba’ adieraren erabilerarekin kezkatuta idatzi digu… Ze ba, ez dut nahi, Ze ba erori zara?. ‘Ze ba’ iskin guztietan ikusten duela dio.

Irakurleak etxean ‘ze ba’ hori ‘zer bada?’ galdera soila bezala erabili izan dutela dio. Eta hala da, arrazoia du irakurle horrek, Baztan eta Bidasoko hainbat gazteren hizkeran hedatzen ari da baina ez da egokia. Ze ba > Zer ba (da)? Azalpenak eskatzeko erabiltzen den galde-esapidea da, beti bera bakarrik, ez du bertze elementurik onartzen inguruan:

  • Patxiku, ez (al) dakizu zer pasatzen den? – Zer, ba(da)?

Desegokia da zergatik, zerta(ra)ko, edo gisako galde-hitzen tokian erabiltzea:

  • *Ze ba egin duzu hori? Zuzena honela da: Zergatik egin duzu hori? 
  • *Ez dakit ze ba etorri den hain goiz. Honela behar luke: Ez dakit zergatik etorri den hain goiz.
  • *Hori egin dut ze ba amak erran dit > Hori egin dut (zeren) amak erran baitit/didalako.

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun