*Joaten gara? > Joanen (al) gara?

Gero eta gehiago zabaltzen ari da orainaldia eta geroaldia nahasteko joera hori baina erdarakada nabarmena da. Euskaltzaindiak dioen bezala, ez da zuzena etorkizuneko kontuez ari garela (planak egitean, aginduak ematean, mesedeak eskatzean...), aspektu burutugabea erabiltzea gertakizunekoaren partez:

  • *Gauean, joaten gara zinemara? > Gauean, zinemara joanen (al) gara? Zer iruditzen zaizu gauean zinemara joaten bagara?.
  • *Ematen didazu liburua? > Emanen (al) didazu liburua?.
  • *Zer, hasten gara lanean? > Zer, hasiko (al) gara lanean?.
  • *Zer egiten dugu orain, andereño? > Zer eginen dugu orain, andereño?.

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun