‘Bidasoko’ ala ‘Bidasoako’? Dantxarineko ala Dantxarineako? Zein da zuzena?

Euskal idazle eta euskal hiztun jatorren artean erabilera aztertu ondotik, (-a) oharra gehitu dio Euskaltzaindiak eskualdeko ibai ezagun honen izenari, eta Urdazubiko auzoaren kasua berdina da. Hala, Bidasoa ibaia eta Dantxarinea amaieran (-a) duten herri-izen guztien kasu berekoa da. Bidasoa, Bidasoak, Bidasoaz, Bidasoan, baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... deklinatu behar da; Dantxarinea, Dantxarineak, Dantxarineaz, Dantxarinean, baina Dantxarineko, Dantxarinetik, Dantxarinera...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun