Euskararen Txokoa sortu du Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 26a, 11:00

Batzuetan iduri du euskaraz solas batzuk egitearekin aski dela euskaldunak garela errateko, edo euskaraz, bertze hizkuntzetan ez bezala, nolanahi solastatu edo idatz daitekeela. Gustatu edo ez, hori horrela da. Kontu horrekin kezkatuta gaudelako sortu dugu atal hau, inongo harrotasunik gabe, guk ere zer ikasia badugulako, dakitenei aditu eta ikasteko, gure altxorra zaintzeko helburu hutsarekin.

Euskararekin lotutako kontuak bildu nahi ditugu hemen eta horretarako, talde ederra du Ttipi-Ttapak laguntzeko: Mikel Taberna, Markel Lizasoain, Amaia Telletxea, Maitane Maritorena, Paskual Rekalde, Maite Lakar, Oihana Lujanbio… Gaian arituak eta adituak guztiak. Zuk ere hala nahi baduzu, ateak zabalik izanen dituzu! Interneten ere eskura izanen dituzu euskarari buruzko kontuak: erran.eus/euskararentxokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun