Aste honetan hasiko dute ikasturtea eskualdeko 5.000 ikaslek baino gehiagok

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 12:00
Eskualdeko zenbait ikastetxetan gaur hasi dute ikasturtea.

Ekaitzaren ondotik barealdia datorrela dio esaera zaharrak, baina irailean kontrakoa gertatu ohi da. Udako atsedenaldiaren ondotik, gorputza astindu eta burua lanean jartzeko tenorea baita.

Motxila bizkarrean jarri eta eskolarako bidea hartuko dute aste honetan eskualdeko 5.000 ikaslek baino gehiagok. lagun berriak egin, lagun zaharrekin elkartu... bizitzaz beteko dira ikasgelak. Mingaina eta boligrafoa jarriko dituzte bertzeek dantzan, hizkuntzaren batean trebatu edota berriren bat ikasi asmoz. Bide horretan lagundu eta ikasgelara prest joateko, beharrezko eskola-material guztia eskualdeko komertzioetan izanen dute eskura.

Kirola eta ongizatea eskutik doazenez, hainbat irakurlek kiroldegi edo akademiek eskaintzen dituzten ikastaroetan emanen dute izena. Eskaintza zabala izanen dute aukeran norberaren beharrei, ezaugarri fisikoei, helburuei... hobekien egokitzen dena aukeratu ahal izateko. Hasiberriak izan edo goi-mailako kirolariak, punta-puntako profesionalak izanen dituzte bidelagun.

Eta inor hasiera honetan baldin badoa arrastaka... animo! Lehenbiziko pausoa eman ondotik, aldapa txikiagoa da eta! 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun