«Kirola egiteak fisikoa lantzeko eta burua arintzeko laguntzen dit»

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 12:15
Marta Altzugarai, lesakarra.

Marta Altzugarai De Santiago Lesaka

Kiroldegiko motxila dagoeneko prest izanen du Martak, spinningeko oinetakoak jantzi eta pilateseko baloi gainean jartzeko «gogoz» dago eta. 

Kirola egitea, «hagitz ongi» heldu zaiola gaineratu du «fisikoa lantzeko eta burua pixka bat arintzeko». Kiroldegian hasieratik izena eman bazuen ere «tarteka» joaten omen zen, duela lau bat urte ikastaroetan izena eman zuen arte:  «izena emanda obligazio puntu bat duzu eta konstanteagoa zara». Eta ez hori bakarrik, talde-giroa ere lagungarria da bere ustez, «taldean gustura egoten gara, giro hagitz polita dugu, irri batzuk egiten ditugu eta bertzenaz harremanik ez zenuen jendearekin egoteko aukera ere ematen dizu».  

Batez ere, negu garairako iruditzen zaio aukera aproposa «negua sobera luzea da, eguraldia ez da hain ona... eta baduzu plan bat». 3, 2, 1... ekin! Eta animo hasierako gihar-minekin.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun