«Yoga eta luzaketa ikastaroetara joaten naiz»

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 13:00
Rosa Mendiburu.

Rosa Mendiburu Gillenea Elizondo

Urte osoan bezalaxe, harat eta honat ibiliko da Rosa irailean: «galdetu izan didate ba ote dakidan aspertzen... eta nik uste jakinda ere ez nukeela astirik izanen!» erran digu irrika.

Zein afizio dituen galdetuta aipatu digu: «bertzeak pozik ikusteak egiten nau zoriontsu eta horregatik psikiatrikoan laguntzaile, Arkupeakeko Elizondoko ordezkari... lanetan aritzen naiz». Azken horri lotuta, lan gehixeago izaten omen du  ikasturte hasieran, «bidaia batzuk koordinatzeaz arduratzen naiz eta yoga taldean hasi nahi dutenen zerrenda osatzeaz».

Antolatu soilik ez, bere burua zaintzeko ere hartzen du tartea, «yogara joaten naiz asteartetan eta ortzegunetan eta luzaketa ikastaroetara ortzirale goizetan». Batean zein bertzean «hagitz gustura» ibiltzen dela azpimarratu du: «egiten dudana ez da derrigorrezkoa,  nahi dudalako egiten dut eta hori da  gustura aritzeko sekretua». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun