Malerreka aldeko mintzoak: arrunt, *arron, arras, hagitz, oso...

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 3a, 11:00

Malerrekan *arron edo *arrontin erraten da, baina nola idatzi behar da? Horixe argitu nahi izan du bideo honetan Malerrekako Euskara Zerbitzuak. Idazteko forma zuzena arrunt da. Zubietan, Saldiasen, Eratsunen, Ezkurran eta Beintza-Labaienen oso ere erabiltzen da.

Hori eta bertze hainbat zalantza argitu nahi izan dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, eta baita bideo laburretan ere. Lan hori hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun