Ugutz Zelaieta izanen da Oizen alkate

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 29a, 12:59

Ugutz Zelaietaren esku geldituko da Oizko alkatetza.

Urrozen Josu Zozaia izendatuko dute alkate eta Elgorriagan Ane Otxandorena

Joan den azaroaren 17ko udal hauteskundeetan herritarren aldetik boto gehien eskuratu zitzutenak dira alkate izendatuko dituzten Ugutz Zelaieta Fernandez, Josu Juanena Ubiria eta Ane Otxandorena Juanena. Horiek eta azaroko hauteskudeen ondotik alkate berriak aukeratu dituzten gainerako herrietan abenduaren 7an eginen dute kargu-hartze ekitaldia.

Aitzinetik iragarri bezala, Iturenen Jabier Bereau Mikelarenak hartuko du kargua, Ezkurran Jaione Zabalo Juantorenak eta horretarako 19:30ean egin dute hitzordua; Eratsunen Iñaki Estanga Mitxelenaren esku geldituko da alkatetza eta Legasan Jesus Mari Etxarte Ansalasen esku.

Oizen Ugutz Zelaietak azken lau urteotan alkate izan den Jaime Urroz Telletxearen lekukoa hartuko du eta horretarako 11:00etan eginen dute ekitaldia; Urrozen Josu Zozaiak Iñaki Juanena Santestebanen lekukoa hartuko du eta Elgorrigan Jose Ignacio Olazar Apeztegiaren ordez Ane Otxandorena Juanenaren esku gelditu da aginte-makila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun