Iñaki Estanga Mitxelena aukeratu dute Eratsunen alkate

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 11:27

2019ko eta 2015eko hauteskundeetako emaitzen konparaketa.

Parte-hartze baxuko hauteskundeak izan dira Eratsunen, duela lau urteko datuekin alderatuz, 24,71 puntu egin baitu beheiti. Aldi honetan, botoa ematera deituak zeuden 141 lagunetatik 47k parte hartu dute eta horietatik 47 Dagona Eratsun taldearentzat izan dira. Bortz hautagaien artean boto gehien eskuratu dituena Iñaki Estanga Mitxelena izan da eta bera izanen da ondoko lau urteetan alkatea. Ikusi hemen emaitzak.

Hautagai bakoitzak boto hauek jaso ditu:

  • Iñaki Estanga Mitxelenak 30 boto.
  • Mari Jose Mitxelena Otegik 26 boto.
  • Olatz Bernal Goikoetxeak 25 boto.
  • Ana Greño Salvatierrak 21 boto.
  • Miriam Miguel Antolinek 16 boto.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun