Botoa ematera deituak zeuden 183 legasarretatik 79k parte hartu zuten igandean Legasako kontzejua aukeratzeko hauteskundeetan. Horien artean, Jesus Mari Etxart Ansalas izan zen boto gehien bildu zituena (72) eta, horrenbertzez, bera izanen da alkate. Baina talde-lanean ariko dira; Etxart alkatea eta hauteskunde egunean 25 boto bildu zituen Aintzane Martirena Hernandorena eta 24na boto hartu zituzten Koro Ibarra Santxotena eta Asier Hernandoren Lizaso. Gainerakoan, boto horiez gain, batek zuri bozkatu zuen.