Parte-hartzea 15 puntu jaitsi bada ere babes zabala jaso du EH Bilduk Iturenen

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 12:56

Botoa ematera deituak zeuden 383 lagunetatik %54k eman du botoa Iturenen egin diren udal hauteskundeetan. Eta botoemaileen %96,41en babesa jaso du Jabier Bereau Mikelarena buru dela aurkeztu den zerrenda bakarrak, EH Bilduk. 188 boto bildu ditu, hamabi baliogabeak izan dira eta zazpi zuriak. Ikusi hemen emaitzak.

2015eko hauteskundeekin konparatuz (ikusi hemen konparaketa), ia 16 puntu egin du beheiti parte-hartzeak Iturengo udal hauteskundeetan (%69,11koa izatetik %54,05ekoa izatera pasatu da), baina botoemaileen aldetik, babes handiagoa jaso du EH Bilduk azken hauteskunde hauetan: 2015ean botoemaileen %89,91ek egin zuen EH Bilduren alde, eta aldi honetan %96,41eko babesa jaso du.

Hala, hauek osatuko dute Iturengo udal taldea: Jabier Bereau Mikelarena alkate izanen da eta zinegotziak Joxe Mari Alzuri Bertiz, Jone Altxu Juanikorena, Miren Ilarregi Belarra, Pello Ariztegi Etxepeteleku, Maria Larretxea Etxeberria eta Ainhoa Bereau Altxu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun