Jaione Zabalo Juantorena izanen da Ezkurrako alkatea

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 08:21

Jaione Zabalo.

Ezkurrako historian lehenbiziko aldiz, emakumezko baten esku gelditu da Ezkurrako alkatetza: Jaione Zabalo Juantorena izanen da alkatea. 137 lagun zeuden botoa ematera deituak eta horietatik 53k eman dute. Ez da ez boto zuririk ezta baliogaberik ere izan. Parte-hartzea %38,69koa izan da. Ikusi hemen emaitzak.

Maiatzeko hauteskundeetan zerrendarik aurkeztu ez herrietan, atzo, igandea izan zuten bigarren aukera. Eskualdeko sei herritan (Ezkurra, Eratsun, Ituren, Elgorriaga, Oiz eta Urroz) eta Legasako kontzejuan izan zuten hauteskunde eguna.

Ezkurrako kasuan, aginte-makila hartuko duen Zabalo izan zen boto gehien eskuratu zituena. Bere ondotik, hurrenkera honetan gelditu ziren: Bautista Mariezkurrena Mariezkurrena, Jose Mari Gogorza Jauregi, Peio Zestau Juantorena eta Julian Gogorza Jauregi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun