Sei egunez besta giroaz gozatzeko aukera izanen dute Sunbillako santiburtzioetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abuztuaren 7a

Egun bat gehiago luzatu dituzte aurten bestak Sunbillan. Abuztuaren 9tik 14ra ospatuko dituzte. Bestei hasiera emanen dien txupinazoa larunbat eguerdian botako badute ere, bezperan gazteen arteko herri-kirol desafioa eta kontzertuak izanen dira.

Abuztuak 9, ortziralea
20:00etan gazteen arteko herri-kirol desafioa. 23:30ean Nafarroa 1512, Ze esatek eta Urroz Brothers taldeen kontzertuak.

Abuztuak 10, larunbata
12:00etan suziria Herriko Etxetik, erraldoi, buruhaundi, gaitero eta Elutxa txarangak alaituta. 17:00etan profesionalen pilota jaialdia. 21:00etan suzko zezena plaza inguruan. 21:30ean zopak Ulibeltzak elkartean. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Laiotz taldearekin.

Abuztuak 11, igandea
09:30etan argi-soinuak gaiteroekin. 11:00etan meza TIburtzio Donearen omenez. 12:15ean Sunbillako dantzarien emanaldia eta ondoren luntxa plazan. 19:00etan XVIII. Ramon Latasa saria. 19:00etan muxikoak plazan. 22:00etan suzko zezena plaza inguruan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabezin taldearekin.

Abuztuak 12, astelehena
09:30ean argi-soinuak. 11:00etan herri-krosa Ulibeltzak elkartetik hasita. 13:30ean haurrendako bazkaria guraso elkarteak antolatuta. Izen-ematea aitzinetik Fonda ostatuan. 15:00etan Bingoa Fonda ostatuko terrazan parte hartu nahi duen guztientzat. 17:00etan herri-kirol probak guraso elkarteak antolatuta. Guraso eta seme-alaben arteko desafio polita ikusteko aukera izanen da.  19:00etan Zunba saioa plazan. Arratsalde eta gauez dantzaldia Azanza DJarekin. 22:00etan suzko zezena plaza inguruan.

Abuztuak 13, asteartea
09:30ean argi-soinuak. Goiz eta arratsaldez tren txutxua herrian barna. 11:00etan toka txapelketa plazan. 14:00etan kuadrilen bazkaria Ulibeltzak elkartean. Bazkalondoan ura ura Berriak txarangak alaituta. 16:00etan ura eskatzea gaztetxoekin, irteera plazatik. Harbiztin, partxis pisuetan, apar-besta. 18:30ean boneta eta zapatil botatze txapelketa frontoian. Bukaeran sorpresa izanen da. 20:30 tortilla eta postre lehiaketa. Ondoren, pintxo dastaketa eta sagardoa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Tirri&Tery DJarekin.

Abuztuak 14, asteazkena
09:30ean argi-soinuak. 10:00etan mus txapelketa. 11:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara haurrendako jokoak Colorin Espectaculorekin. 19:00etan 2019ko Frontenis txapelketako finala. 20:00etatik 22:00etara musika Modestorekin. 22:00etan herri-afaria Ulibeltzak elkarteak antolatuta. 22:00etan suzko zezena plaza inguruan. 00:00etatik 01:30era Chuchin Ibañez y los Charros taldearen eskutik mariatxiak. 01:30etik 04:00etara musika Modestorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun