Sunbillako bestetan jokatuko dituzten pilota partidetarako sarrerak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 15:00
Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendi Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka ariko dira.

Ulibeltzak elkarteak antolatuta, Sunbillako bestetako egitarauaren barrenean, abuztuaren 10ean, pilota partida profesionalak izanen dira herrian. 17:00etan hasiko dira partidak. Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendi, bikote osatuta, Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka ariko dira lehendabizi.

Ondotik, Julen Retegik eta Jon Jaunarenak hartuko dute lekukoa Aitor Elordi eta Alvaro Untoria izanen dituzte arerio. Azkenik, Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta Jokin Altuna eta Julen Martijaren kontra ariko dira.

Sarrerak salgai

Sarrerak dagoeneko salgai daude. Sunbillako Fonda ostatuan edo Donezteben Titin eros daitezke, 25 eurotan. 12 urtetik beheitikoek ez dute ordaindu beharko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun