Bestak 2026

Berako bestak ospatuko dituzte abuztuaren 2tik 6ra eta seinalea ere eginen dute bihar eta etzi

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 30a

Pasa den urteko txupinazoan hartutako irudia.

Beratarrek herriko bestak hasiko dituzte igandean eta ortzegunera arte izanen dute non gozatu: otorduak, dantzak, omenaldiak, kontzertuak, kirol erakustaldiak, jokoak... Are gehiago, igandean bestei hasiera ofiziala emanen badiete ere, bihar eta larunbatean ere besta giroa nagusituko da herrian.

Uztailak 31, ortziralea

11:00etan txupinazoa San Jose Zahar Etxean. 19:30ean Gure Txokoa Dantza Taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan. 20:00etan Euskal preso poitikoen aldeko elkarretaratzea Mukixu zubian. Ondotik afaria Espidobaita Elkartean. 

Abuztuak 1, larunbata

10:00etan Mendialdeko Bote Luze Pilota Txapelketako jardunaldia Ricardo Baroja eskolako frontoian (euria ari badu, Eztegara pilotalekuan). 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era puzgarriak Eztegara pilotalekuan (eguraldi txarra eginez gero, Toki Ona kiroldegian). 18:30ean Herriz Herri Txapelketako herri kirol jardunaldia: Bortziriak, Irurita eta Ultzamaldea taldeak. 20:00etan Ikastolako ostatuaren irekiera Altzateko pilotalekuan. 22:00etan Berako XII. Gau Krosa: Irteera: Frantxia Haltzuet Altzate Plazan. Ondotik DJ Perry txosnagunean. 

Abuztuak 2, igandea

Altxaferoaren aitzinetik hamaiketakoa ikastolako ostatuan eta txosnagunean. 11:00etan ahantzien oroimenez lore eskaintza Herriko Etxeko Plazan. 12:00etan herriko besten hasiera iragarriko duen txupinazoa. Euren jarrera antimilitaristarekin eta indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilarekin arrastoa utzi duten beratar aipagarriek botako dute: Luka Remiro, Oskar Goñi, Tobi Ruiz, Joxi Iratzoki, Patxi Jorajuria, Ramon Telletxea, Edurne Elizondo eta 1987ko udal ordezkariak. Aldi berean, ezkila jotzea eta ttikientzako goxokiak. Ondotik erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira Incansables txarangarekin, Ezpelur Gaiteroekin eta Berako Gaita Eskolarekin batera. 13:00etan euskal preso politikoen aldeko topa egitea Espidobaita Elkartean. 17:00etan Ezpelur Gaiteroak San Jose Zahar Etxean. 19:00etan txosnaren irekiera Toki Onako patioan. 19:00etan Sunkile batukada txosnagunetik abiatuta. 19:30ean Berako txistularien kalejira Illekuetatik Herrriko Etxeko Plazara. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Kanttonberri karrikan: fandango, arin-arina, larrain dantza... 23:00etan erromeria txosnagunean Akerbeltz taldearekin. 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin.

Abuztuak 3, igandea

09:30ean Berako txistulariak diana joko dute eta Ezpelur Gaiteroak herrian barna ibiliko dira. 10:30ean meza Berako Abesbatzarekin eta erraldoiekin. 11:30ean Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek, txistulariekin batera, Berako makil dantzak eta bordondantza dantzatuko dituzte. 12:30ean Maddi Ane Txoperena eta Unai Tiurriaga bertsolariek Herriko Etxeko Plazan kantatuko dute. 13:00etan Ezpelur Gaiteroak Ibardinen barna joko dute, eta Incansables txaranga Altzaten ibiliko da. 17:30ean Incansables txarangak San Jose Zahar Etxean. 18:00etan Gure Txokoa Dantza taldeak, txistulariekin, Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan. 18:30ean Berako Bandaren kontzertua Herriko Etxeko Plazan. 19:15ean Incansables txaranga herrian barna ibilliko da. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Kanttonberri karrikan (fandangoa, arin-arina, larrain dantza…). 22:00etan zezensuzkoa Itzea karrikatik Altzateko Plazara. 23:00etan DJ Bull txosnagunean. 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin. 

Gure Txokoa Dantza Taldeko dantzariak makil dantzak dantzatzeko prest.

Abuztuak 4, astelehena

09:00etan Irats taldeko trikitilariak eta pandero jotzaileak Alkaiaga, Zalain Zoko eta Zalain auzoetan ibiliko dira eta Ezpelur Gaiteroak Eltzaurdia eta Kaule auzoetan ibiliko dira. 10:00etan plater tiroketa ehiza ibilaldi modalitatean, Lizuniagako tiro eremuan. 11:00etan Incansables txarangak San Jose Zahar Etxean joko du. 11:00etatik 13:00etara Txiki-txoko (joko tradizionalak) Frantxia Altzuet Altzate Plazan. 12:00etan helduen herri danborrada Berako Bandarekin eta Incansables txarangarekin. Herriko Etxeko Plazatik Kanttonberri karrikara joanen dira. 13:00etan bermut berritsua txosnagunean. Bakarrizketak. 18:00etan gizonezko pilotari profesionalen arteko partiduak: Agirre-Ugartemendia, Apezetxea II-Aldaberen kontra. Ezkurdia-Abisu, Laso-Martijaren kontra. 19:30ean erromeria txosnagunean Eztitan taldearekin. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Kanttonberri karrikan (fandangoa, arin-arina, larrain dantza…). 22:30ean migattuak Herriko Etxeko Plazan Incansables txarangarekin. 23:30ean erromeria txosnagunean Eztitan taldearekin. 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin.

Joan den urtekoa, herri danborradakoa.

Abuztuak 5, asteazkena

09:00etan musika eskolako trikitilariak eta pandero jotzaileak Suspelan ibiliko dira, eta Ezpelur Gaiteroak Zia eta Dornaku auzoetan. 10:00etan haurrentzako ginkana, Frantxia Haltzuet Altzate Plazatik hasita. Adina: 8-12 urtekoentzat. 12:00etan migattuak Herriko Etxeko Plazan Incansables txarangarekin. 12:00etan tokiko produktuen dastaketa eta ekoizleekin tertulia txosnagunean. 12:30ean erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur Gaiteroekin Agerran ibiliko dira. 14:15ean kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan. 17:30ean haurren danborrada Incansables Txarangarekin.Ibilbidea: Kanttonberri karrika-Eztegara pasealekua-Mukixu zubia-Altzate karrika -Legia karrika-Osasun Etxea- San Jose Zahar Etxea-Kanttonberri karrika. 19:00etan migattuak Herriko Etxeko Plazan Incansables txarangarekin. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Kanttonberri karrikan (fandangoa, arin-arina, larrain dantza…). 22:00etan zezensuzkoa ibiliko da Itzea karrikatik Altzateko Plazaraino. 23:00etan kontzertua txosnagunean Modus Operandi taldearekin. 00:30ean txosnagunean DJ Fresa Morango. 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin. 

Abuztuak 6, ortzeguna

09:00etan Bera Kantari taldea Garaitarreta auzoan ibiliko da eta Ezpelur Gaiteroak Suspelttikin. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko Plazatik Herriko Etxeko Plazara joanen dira. Han, erraldoiei agurra eginen zaie. 12:00etan Mutxikoak Otsanda taldearekin Toki Onako patioan. 17:00etan Ezpelur Gaiteroek San Jose Zahar Etxean joko dute. 17:30ean emakumezkoen elite mailako pilota partiduak Eztegara pilotalekuan: Aldai-Bertiz, Ruiz de Infante-Capellanen kontra. Salsamendi-Mendizabal, Zabaleta-Gaminderen kontra 18:30etik 20:30era gazteentzako diskobesta DJ Mikeltxirekin, Frantxia Haltzuet Altzateko Plazan. 19:30ean kontzertua Herriko Etxeko Plazan Tenerifeko Banda (eguraldi txarra eginez gero, elizan). 19:30ean bertso-merienda musikatua Nerea Ibarzabal eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin txosnagunean. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Kanttonberri karrikan (fandangoa, arin-arina, larrain dantza…). 22:00etan zezensuzkoa ibiliko da Itzea karrikatik Altzateko Plazaraino. 00:00etan Azken guda dantza txosnagunean. 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun