Bestak 2025

Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dituzte Berako bestak

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 31

Ordu gutti batzuk bertzerik ez dira falta beratarrak bestetan murgiltzeko. Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dituzte beratarrek herriko bestak, baina abuztuaren 1ean ere hainbat ekitaldi izanen dira.

Egunez egun, hau da Berako bestetako egitaraua:

Abuztuak 1, ortziralea

  • 11:00etan txupinazoa San Jose zahar etxean.
  • 19:30ean dantza jaialdia Eztegara pilotalekuan Gure Txokoa elkarteak antolatuta.
  • 20:00etan ikastolako ostatuaren irekiera.
  • 21:30ean euskal preso politikoen elkartasun ekitaldia txosnagunean Espidobaita elkarteak antolatuta
  • 22:00etan XI. Berako Gau Krosa Manttale Mendi Lasterketa Taldearen eskutik.

Abuztuak 2, larunbata

  • 11:15ean ahantzien oroimenez lore eskaintza Herriko Etxeko Plazan.
  • 12:00etan 2025eko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako dute eta ezkila jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak banatuko dituzte.
  • Ondotik, erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira Incansables txarangak, Ezpelur gaiteroek eta Berako Gaita eskolak lagunduta.
  • 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
  • 19:00etan txosnen irekiera Toki Onako patioan Zker elektrotxarangak girotuta.
  • 19:30ean Berako txistularien karrikabuelta Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteoren laguntzaz.
  • 23:00etan kontzertua Toki Onako patioan Kilimak taldearekin.
  • Segidan, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.

Abuztuak 3, igandea

  • 09:30ean herriko txistulariek Argisoinua joko dute eta Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
  • 10:30ean meza nagusia Esteban Donearen ohoretan Berako Abesbatzaren eta erraldoien parte hartzearekin.
  • Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek herriko txistulariekin batera, bordoi dantza eta makil dantzak dantzatuko dituzte.
  • Segidan, Alazne Untxalo eta Aner Peritz Euzkitze bertsolariek kantatuko dute.
  • 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen ariko dira jotzen.
  • 17:00etan Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.
  • 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan, txistularien laguntzarekin.
  • Segidan, Berako Bandaren kontzertua.
  • Ondotik, Incansables txarangaren karrikabuelta Herriko Etxetik Altzatera.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
  • 22:00etan zezensuzkoa ibiliko da Altzate karrikan.
  • 23:00etan Bisai taldearen kontzertua Toki Onako.
  • Ondotik, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.

Abuztuak 4, astelehena

  • 09:00etan Ezpelur gaiteroak Garaitarreta auzoan ibiliko dira.
  • 11:00etan Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.
  • 11:00etatik 13:00etara Txiki-Txoko haurrentzako joko tradizionalak Frantxia Haltzuet Altzate plazan. Eguraldi txarra bada, Toki Onako patioan izanen da. Labiaga ikastolak antolatuta.
  • 12:00etan helduen herri danborrada Berako Bandarekin eta Incansables txarangarekin. Herriko Etxeko plazatik hasi eta  Altzateko plazaraino.
  • 16:00etan auzo jokoak Frantxia Haltzuet Altzate plazan Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 18:00etan gizonezko pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Sarrerak aitzinetik Purienean eta aspepelota.eus helbidean salgai.
  • 19:30etik 21:00etara gazteentzako diskobesta (LH 4-6 mailetako haurrei zuzenduta) Frantxia Haltzuet Altzate plazan.
  • 19:30ean kontzertua  Toki Onako patioan Zaunka taldearekin.
  • 21:00etan dantza herrikoak  Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
  • 21:00etatik 22:30era DBHko gazteentzako diskobesta Frantxia Haltzuet Altzate plazan.
  • 23:00etan DJ Diskodelia Toki Onako patioan.
  • Ondotik, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.

Abuztuak 5, asteartea

  • 09:00etan Irats taldek trikitilariak eta pandero jotzaileak Zia eta Dornaku auzoetan ibiliko dira; Ezpelur gaiteroak Eltzaurdia, Zalain, Alkaiaga eta Zalan Zoko auzoetan eta musika eskolako ikasleak Suspelttiki auzoan.
  • 10:00etan plater tiroa ehiza ibilaldia modalitatean Lizuniagan. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza ellkartea.
  • 10:00etan Berako Erronka herrian barna Frantxia Haltzuet Altzate plazan 8  eta 12 urte artekoentzat.
  • 11:00etatik 13:00etara puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
  • 12:30ean haurren danborrada Incansables txarangarekin Illekuetatik Toki Onako patiora.
  • 14:00etan Kantu Bazkaria Altzateko pilotalekuan Labiaga ikastolak antolatuta.
  • 16:00etatik 18:00etara puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
  • 19:00etan Itzal taldearekin erromeria Toki Onako patioan.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroekin.
  • 22:00etan zezensuzkoa Altzateko karrikan.
  • 23:00etan Itzal taldearekin erromeria Toki Onako patioan.
  • Ondotik, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.

Abuztuak 6, asteazkena

  • 09:00etan Bera Kantarikoak Eltzaurdia eta Kaule auzoetan ibiliko dira Ezpelur gaiteroak Suspelan.
  • 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko Etxera Ezpelur gaiteroek lagunduta. Agurra Berako erraldoiei eta buruhandiei.
  • 12:00etan mutxikoak Toki Onako patioan Otsanda taldearekin.
  • 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
  • 17:30ean emakumezkoen elite mailako pilota partidak Eztegara pilotalekuan Udako Laboral Kutxa Torneoa. Sarrera debalde.
  • 19:30ean Los Txingones de la Rencla mariatxiak Toki Onako patioan.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan. 22:00etan zezensuzkoa ibiliko da Altzateko karrikan.
  • 23:00etan kontzertua Harat taldearekin Toki Onako patioan.
  • Ondotik, karrikabuelta  Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun