Berako bestetan herritar eta bisitarientzat hamaika aukera

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko uzt. 31a, 06:00

San Esteban egunean dantzariak izanen dira protagonista goiz-arratsaldez

Ortziraletik asteartera bitarte ospatuko dituzte Berako bestak. Bezperatik, ordea, mugimendua izanen da herrian.

 

Abuztuaren 1ean, ortzegunean, 13:00etan San Jose zahar etxeko familia-bazkaria izanen dute. 20:00etan dantza-jaialdian bilduko dira, Eztegara pilotalekuan. Berako betiko korrikalariak omendiko dituzte 22:00etan eta segidan gau-krosa izanen dute.

Abuztuak 2, ortziralea

11:30ean ahantzien oroimenez lore-eskaintza, Herriko Etxeko plazako oroigarrian. 12:00etan 2019ko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako dute eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dituzte. Ondotik erraldoiak eta buruhaundiak karrikaz karrika ibiliko dira Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 19:00etan Berako txistularien kalejira Illekuetatik Herriko plazara. 19:30ean batukada Batuklang taldearekin. 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, larrain dantza…) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 23:00etan Eskean Kristo eta Pleura taldeen kontzertuak Altzateko plazan. Egunez zehar Incansables Txaranga ariko da karrikaz karrika.

Abuztuak 3, larunbata

09:30ean herriko txistulariek diana joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute. 10:30ean Udalbatza, txistulariak, makil-dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den meza aditzera. Meza ondotik, Gure Txokoa dantza taldeko kideek Berako makil-dantzak eta bordon-dantza dantzatuko dituzte txistularien laguntzaz. Gero, Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariek kantatuko dute. 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira. 17:00etan Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00etan Gure Txokoa dantza taldeak Berako aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko plazan txistularien laguntzaz. Gero, Berako bandaren kontzertua Herriko Etxeko plazan. 20:00etan Etxera! Elkartasun ekitaldia Altzateko plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 23:00etan Joseba Irazoki & Lagunak eta Los Zopilotes Txirriaus taldeen kontzertuak plazan. Egunez, Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuak 4, igandea

09:00etan Irats taldeko trikitilariak eta panderojoleak Dornakun ibiliko dira eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 11:00etan haur eta gazteentzat XXXII. igeriketa txapelketa Berako igerilekuan, Gure Txokoa elkarteak antolatuta. 11:15ean Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du. 12:30ean herri-danborrada Herriko Etxeko plazatik Altzateko plazara. Entsaioak uztailaren 26an eta 29an 20:00etan Herriko Etxeko plazan. 13:00etan Kukaña Illekuetan. 14:00etan txosnetako bazkari feminista Altzateko plazan, Goldatz Berako emakume talde feministak antolatuta. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako aterpean. Txartelak salgai Kataku eta Errekalde ostatuetan. Ondotik poteoa Incansables txarangarekin. 17:00etan pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 30 euro, atzeko paretan 20 euro. 18:00etan haurrentzako emanaldia: Sun magoa Altzateko pilotalekuan. 19:00etan Kilimak taldearen kontzertua Altzateko plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. 23:00etan El diluvi eta Ira taldeen kontzertuak Altzateko plazan. Egunez Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

Abuztuak 5, astelehena

09:00etan musika-eskolako trikitilariak eta panderojoleak Suspelan ariko dira eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 10:00etan plater-tiroketa, ehiza ibilaldia modalitatean. Ondotik, txistorra eta xingarra denentzat.  Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea. 11:00etatik 13:30era puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 12:30ean erraldoiak eta buruhaundiak ibiliko dira Agerran Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 13:00etan kukaña Illekuetan. 14:00etan Labiaga ikastolak antolatuta kantu-bazkaria Altzateko pilotalekuan. Sarrera: helduek 20 euro eta haurrek 10. Salgai uztailaren 31ra arte Agara prentsan eta Labezarren. 17:30ean Kukaña Illekuetan. 18:30ean migattuak Herriko Etxeko plazan. 19:30ean erromeria Altzateko plazan Bide batez taldearekin. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik suzko zezena aterako da Altzateko karrikan. 23:00etan erromeria Altzateko plazan Bide batez taldearekin. Egunez Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

Abuztuak 6, asteartea

09:00etan Bera kantari eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspelttiki auzoetan ibiliko dira. 10:00etan herriko pilotarien pilota partidak Eztegara pilotalekuan. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa elkartea.
12:00etan erraldoiak eta buruhaundiak Altzatetik Herriko etxera, Ezpelur gaiteroek lagunduta. Agurra Berako erraldoi eta buruhandiei Herriko etxeko plazan. 12:30ean muxikoak dantza saioa Altzateko parkean. Zatoz dantzatzera! 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 17:30ean Kukaña Illekuetan. 18:30ean migattuak Herriko Etxeko plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik suzko zezena aterako da Altzateko karrikan.  22:00etan herri-afaria Altzateko parkean. Txartelak salgai uztailaren 30era arte Errekalde eta Xuga ostatuetan. 00:00etan Pelax taldearen kontzertua Altzateko plazan. Egunez, Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun