Kantari, dantzari eta kukañan bustiz bukatu dituzte Berako besta beroak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 7a, 06:57

Bera kantaria eta Ezpelur gaiteroak Garaitarretan eta Suspelttikin ibili tiren hondar egunean

Garai batean bertzelako fama baldin bazuten ere, euri tanta bat isuri gabe eta bero sargoarekin bukatu dituzte bestak Beran. Hondar egunean, Bera kantari eta Ezpelur gaiteroak ibili ziren Garaitarreta eta Suspelttiki auzoetan. Freskoago ibiltzeko aukera ere izan zuten igeriketa txapelketan eta kukañan. Dantza egiteko aukera ere izan zen, dantza herrikoiak izan baitzituzten Altzaten, baita verbena ere Tximeleta taldearekin, Incansables txarangarekin ibili zirenak atzendu gabe. Aurtengoan bukatu dira Berako bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun