Gizonezkoetan, Darricauren ondotik Anbrunak peñako Gwendal Larque beratarra izan da bigarren (32:54) eta Ziñaurriak taldeko Asier Apezetxea hirugarren (33:11).
Emakumezkoetan, Auskalo peñako Leire Elzaurdia da garaile (41:05). Ia lau minutu eta erdiko aldea atera zion bigarren izan den Lorea Saroberi (45:29) eta minutu erdi bat gehiago Ainhoa Etxegarairi (46:00).
Denera 139 partaide bildu dira lasterketan, inoiz baino gehiago eta giro ezin hobean joan da gaua, bai partaidetza aldetik eta baita ikusleen aldetik ere.
Eztakit koadrilak irabazi zuen korrikalari gehien aurkeztu dituen koadrillaren saria. Bigarrena Baietz izan da.
Proba bukatzerakoan, eta sari banaketa ondoren, luntx bat eskaini dute.