Inauterietan buru-belarri murgildu dira Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 7a, 11:34

Inude eta artzaiak karrikaz karrika ibiliko dira igandean, goiz-arratsaldez. Aitzinetik, ortziralean eginen dute azken entsaioa.

Ortzegun Gizeneko Zingar-Arraultzea eta desfilearen ondotik, igandean Inude eta Artzaiak handiak aterako dira eta astelehenean karrozak eta mozorroak

Joan den larunbatean kaldereroek iragarri bezala, murgilduak dira inauterietan Beran ere. Ortzegun Gizen egunean, goizez Zingar-Arrautzea egin zuten eta arratsaldean kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura.  Ondotik, haurrentzako erromeria izan zuten Eztegara pilotalekuan.

 

Otsailaren 11n, igandearekin, inude eta artzaiak ibiliko dira karrikaz karrika. Goizeko 10etan abiatuko dira Eztegara pilotalekutik. Goizeko ibilaldiaren ondotik, bazkaria eta arratsaldeko 6etan berriz ere abiatuko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

Inude eta artzaien bigarren eta azken entsaioa otsailaren 9an, ortziralean 20:30ean eginen dute Eztegara pilotalekuan. Bertan, bazkarirako txartelak ere salgai izanen dira.

Otsailaren 12an, Inauterietako Astelehenean, goizean zingar-arraultzea eginen dute koadrilek auzoz auzo eta karrikaz karrika eta eguerdi aldera karrozak eta mozorroak ikusiko dira karriketan. 19:00etatik 20:00etara Batuklang batukada taldeak ‘Argia’ ikuskizuna eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun