Ortzegun Gizeneko ‘Zingar-Arraultze’ eta kalejira egin dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 9a, 07:28

Iñude eta Artzai ttikiak ere atera dira Ortzegun arratsaldean

Ortzegun Gizen egunean, goizez Zingar-Arrautzea egin dute Beran eta hainbat mozorrorekin, puskka-biltzen ibili dira neska-mutikoak taldetan banatuak. Arratsaldean, berriz, ikastetxeek beraien karrozak eta mozorroak atera dituzte kalejiran, suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Iñude eta Artzai ttikien taldea ere atera da. Ondotik, haurrentzako erromeria izan dute Eztegara pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun