Inauterietako kontzertua eskaini du Berako Musika Eskolak otsailaren 7an

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 8a, 07:26

Aitzinetik, San Jose Zahar Etxeko bizilagunei ere eskainiko zieten emanaldia

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek Inauterietako Kontzertua eskaini zuten otsailaren 7an, asteazken arratsaldean Kultur Etxean. Aitzinetik, San Jose Zahar Etxeko bizilagunak bisitatu zituzten eta ondotik, txokolatea banatu zuten musikarien artean.

Musika eta Mugimenduko 5 eta 6 urtekoen hastapen mailakoek ‘Umeena Martxa’ (Luis Udakiola) jo zuten; talde instrumentalak ‘The Final CountDown” (Europe); pianoarekin ‘City of Stars (La La Land)’ (Justin Hurwitz); txistu taldeak ‘Zirkoren Sonatatxoa’ (V. Reiman, J.I. Ansorenaren moldaketarekim); biolin taldeak ‘Surfin’USA’ (Beach Boys), trikitixa taldeak, Naroa Otamendi txustulariarekin ‘Ataungo ardi beltza’ (Korrontzi); helduen abesbatzak eta perkusio taldeak ‘Berako suhiltzaileak’ (Sacha Distel) eta gitarra taldeak ‘Zirkorrika’ (Xabier Zabala).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun