Apirilaren 6an, pazko astelehenean, ospatuko dute Sarako Idazleen Biltzarra ohiko egitarau zabalarekin. Egitarau horren barrenean, bezperan, apirilaren 5ean, igandean 18:00etan, ‘Hiru emazte kantari gogoan’ kontzertua eskainiko dute Santa Katalina kaperan. Hiru kantariren bidez (Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles Arangiz), euskal kantagintza markatu duten hiru emazteren (Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo) ahotsa eta ondarea gaurko egunera ekartzen dituen omenaldi hunkigarria izanen da.
Usopop elkartearen eskutik, Europan bira egiten ari den Irlandako Ye Vagabonds anaien folk doinuak aditzeko aukera izanen da apirilaren 18an Sarako Santa Katalina kaperan. Aitzinetik, Olaia Inziartek ere kontzertua emanen du, baina larunbat arratsalde osoan izanen dira musika doinuak, bai elizan, baita parkean ere. Sarrerak 12,99 eurotan salgai daude.
| Maiatza | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |