Berako Mendi Maratoi Erdiaren eguna dela eta, lasterketa ikusteko aitzakiarekin, Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta Larhunera mendi irteera eginen dute apirilaren 19an. Igandean 07:00etan geldituko dira Plaza Zaharrean eta Maletetik abiatuko dira oinez.
Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eskura paratu zituen dortsal guziak agortu dira, eta beraz, 500 lasterkari baino gehiago espero dituzte. Lasterketari buruzko xehetasunak eta parte hartzaileen zerrenda albiste barrenean ageri dira.
Baztango Kultura Zerbitzuak Baztan Kantuz ekimena antolatu du bertze behin eta apirilean Gartzainen txanda izanen da. Kantua gustuko dutenek apirilaren 19an 12:00etan izanen dute hitzordua herrian barna ibiltzeko.
Zortzi euskal artistek osatuko dute kartela: Gorka Urbizu eta Iñigo Astiz, Ibil Bedi, Pello Reparaz, Olaia Inziarte, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Joseba Tapia, Bidenabar eta Ane eta Kattalin Barcena. Sarreran borondatea bilduko dute.
Senpereko Larreko kultur guneak Arte eta Ofizioen Egunak errezibituko ditu asteburuan. Arbaso elkarteak antolatuta, ekitaldiak tokiko artisautzaren trebetasunen aberastasuna nabarmenduko du. Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 18:00etara, artisauen lanak ezagutzeko aukera izanen da, tartean Senpereko batzuk ere: Sylvie Estaynou margolaria; Magalie Fabbry, lore lehorrekin egindako erretxinazko bitxien sortzailea; Rachel Le Poul tapizeria eta Axelle larrugilea.
2026ko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 24ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.