Egitaraua
17:00etan ate idekitzea. 17:30ean Gartxot (parkean urririk). 18:10ean Sorcha Richardson (parkean urririk). 19:00etan Olaia Inziarte (elizan). 20:00etan txaranga (parkean). 20:30ean Ye Vagabonds (elizan). 21:30ean txaranga (parkean).

Usopop elkarteak jaialdira joateko gonbidapena egin du: «Etor zaitezte Irlandako Ye Vagabonds anaia-bikotearen folk argitsua deskubritzera: folkaren berpizkunde berriaren aitzindari bihurtuak, gitarra uztartuekin, ahots-harmonia finenekin eta aberastasun instrumental handiarekin. Lehenik, Olaia Inziarte, egungo euskal eszenako ahots berezia, folkaren eta testura elektronikoen artean dabilena. Musika intimista eta sentikorra, ahots aldi berean leun eta bizi batek eramana».