Toki Ona initutuko estalpean eginen dute azoka. Aziendak ikusteko aukera izanen, baita bertako produktuak erostekoa ere. Aizkolariak eta bertsolariak ariko dira eta Nerea Sorondo omenduko dute.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute apirileko azken larunbatean ere, apirilaren 25ean, Lesakako Beheko Plazan. Larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Herritar guziei zuzendua egonen da, baina bereziki bestetako antolatzaileendako. Apirilaren 25ean posible ez dutenendako, bertze saio bat eginen dute ekainaren 6an
Berako Gure Txokoako dantzariak eta Ibarrako Alur eta Zaldibiako Iztueta Dantza Taldeetako haurrak ariko dira dantzan. 11:00etan karrikabuelta eginen dute, 12:00etan jaialdia eta 16:00etan erromeria.
Nafarroako akordeoilarien topaketa eginen dute Leitzan eta egun osoko festa antolatu dute. 80 bat akordeoilarik parte hartuko dute.
Etxalarko Usoa Nekazarien Kooperatibaren urteko batzarra apirilaren 25ean, larunbatean 12:30ean, eginen dute Pello Apezetxea Kultur Etxean. Ondotik bazkaria izanen da Basque jatetxean eta apirilaren 23a da izena emateko hondarreko eguna (bazkideak 30 euro, bazkide ez direnak 36 euro).
Urtero bezala, BRT Menditarrak taldeak Errugbiaren gaupasa eginen du Larraintzarreko ikastetxean apirilaren 25ean, eta arratsalde eta gau osoko egitaraua prestatu dute.
Urtaro bat, kontzertu bat egitasmoaren barnean, Elbeteko Zapatillerak Eneritz Furyak irundarraren kontzertua antolatu du apirilaren 25ean 18:00etan. Sarrerak 5 euro balioko du, eta Zapatillera Lagun direnendako debalde izanen da.
Korrikari laguntzeko asmoz antolatu duten bertso afaria apirilaren 25ean eginen dute.
Leitzako Jeiki Abesbatzak Euskal soinu ondarearen ibilbidea abiatu du eta herriz herri ariko da kantari hurrengo larunbatetan. Lehenbiziko geldialdia Elizondon eginen du, apirilaren 25ean 20:00etan elizan.
Ramada Inn talde oñatiarrak kontzertua emanen du Kataku herri ostatuan.