Etxalarko Usoa Kooperatibako batzarra apirilaren 25ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Etalarko Usoa nekezaritza kooperatibako batzarra eginen dute larunbat eguerdian kultur etxean.

Etxalarko Usoa Nekazarien Kooperatibaren urteko batzarra apirilaren 25ean, larunbatean 12:30ean, eginen dute Pello Apezetxea Kultur Etxean. Ondotik bazkaria izanen da Basque jatetxean eta apirilaren 23a da izena emateko hondarreko eguna (bazkideak 30 euro, bazkide ez direnak 36 euro).

Larunbatean 12:30ean hasiko da Pello Apezetxea kultur egunean eta gaur izanen da bazkarirako txartela hartzeko hondarreko eguna

Usoa Kooperatibako zuzendaritza batzordeak gogorarazi du abisuak mugikor bidez hartzeko sistema martxan dagoela. Horretarako, noski, mugikorraren zenbakia eman behar da. Hilabeteko fakturak edo bertze edozein komunikazio bidalketa errazteko, datu basea sortua dago eta hau eguneratu asmoz, posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia kooperatibari jakinaraztea eskertuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun