Eneritz Furyak musikariak kontzertua emanen du larunbatean Zapatilleran

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Urtaro bat, kontzertu bat egitasmoaren barnean, Elbeteko Zapatillerak Eneritz Furyak irundarraren kontzertua antolatu du apirilaren 25ean 18:00etan. Sarrerak 5 euro balioko du, eta Zapatillera Lagun direnendako debalde izanen da.

Artistak 2017an kaleratu zuen bere lehenbiziko lana eta ordutik han eta hemen ibili da. 2024an hhh izeneko diskoa plazaratu zuen: pop melodiak, sintetizadoreak, esperimentazioa... biltzen dituen lana. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun