16:30etik 17:30era haurrei zuzendutako BRT Zirkua eginen dute, ttikienei kirola ezagutzeko aukera emateko, eta 17:00etatik 20:00etara puzgarriak ere izanen dira. Gainera, 16:30etik aitzinera Rugby Seven txapelketa eginen dute, eta lau taldek parte hartuko dute: Rey Misterio Team, BRT Espoirs, Ankaxuris Pro eta Johan Deere. 18:45ean jokatuko dute txapelketako finala. Gainera, Hodeilargi Battenen gaixotasunari aurre egiteko elkartearen aldeko elkartasun argazkia eginen dute.
Txapelketaren ondotik urteroko zozketa eginen dute, eta bokatak afaltzeko aukera izanen da. 20:00etatik aitzinera, berriz, bestak segida izanen du frontoian Txapela Bravaren kontzertuarekin, gero Elgetan taldea eta akitzeko Bako DJ.