Hortinova proiektuaren harira, Doneztebeko Juansenean, esperimentazio lursaila biziberritzeko lanak egin dituzte. Bertzeak bertze, negutegi bat paratu dute, eta kanpoan berreskuratze lanak egin eta barietate jasangarriak erein dituzte. Hain zuzen, ortzegunean, azaroaren 12an, nekazaritza sektoreari zuzendutako jardunaldi bat eginen dute, esperimentazioaren emaitzak erakusteko.
Prader Willi nahasmendu genetiko arraroari buruzko solasaldia antolatu du Baztan Ikastolak azaroaren 12an, ortzeguna, 16:30ean Arizkunenea kultur etxean. AESPWko (Espainiako Prader Willi Sindromearen Elkartea) Aurora Rustarazo psikologoak gidatuko du saioa eta helduei zuzendua egonen da.
Asier Basurto Arruti Donostiako BiziLagunEkin plataformako kideak bere liburua aurkeztuko du ortzegunean, azaroaren 12an, Erratzuko lixutegian 19:00etan. Baztango Udalak, Talde Ekosozialak eta Erratzuko Herriak antolatu dute hitzordua.
Andrea Bella Garcia idazle uruguaitar euskaldunak eginen du aurkezpena ortzegunean 19:00etan Mediatekan
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Hizkuntza: Euskara
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.