Juanseneko lursailean egindako lanak erakusteko jardunaldia eginen dute ortzegunean Donezteben

Ttipi-Ttapa

Hortinova proiektuaren harira, Doneztebeko Juansenean, esperimentazio lursaila biziberritzeko lanak egin dituzte. Bertzeak bertze, negutegi bat paratu dute, eta kanpoan berreskuratze lanak egin eta barietate jasangarriak erein dituzte. Hain zuzen, ortzegunean, azaroaren 12an, nekazaritza sektoreari zuzendutako jardunaldi bat eginen dute, esperimentazioaren emaitzak erakusteko. 

Intiak antolatu du, Cederna Garalur Elkartearekin elkarlanean. Eredu jasangarriei buruzko erakusketa-jardunaldia Nafarroako iparraldean izenburupean, Doneztebeko Juansenean eginen dute jardunaldia. 11:50etik 12:00etara harrera eginen dute; 12:00etatik 14:00etara egindako lanak aurkeztuko dituzte, eta bisita ere eginen dute. 14:00etan akituko da saioa. 

Izen emateak azaroaren 10era arte egiten ahalko dira, lotura honetan sartuta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun