Emanaldira joan nahi dutenek izena eman beharko dute liburutegian urriaren 30a baino lehen.
Hizkuntza: Euskara
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Hizkuntza: Euskara
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Sukaldaritza tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Azaroaren 3an eta azaroaren 10ean, asteartetan 16:00etatik 19:00etara emanen dute Arkupe elkartean. Elbeteko Ostatuko Belen Urrutia Uhalde sukaldariaren eskutik emanen dute ‘Zaporeen bila’ tailerra, «osasunez kozinatu, osasunez jateko».