Leitzako liburutegian ipuin kontaketa musikatua eskainiko du Amelik, azaroaren 3an, 18:00etatik aurrera. Emanaldia lau urtetik gorako haurrentzat da egokia eta gehienez, 50 lagunentzako dago tokia. Horregatik izena eman beharko da liburutegian urriaren 30a baino lehen. 948 51 03 79 telefonora deitu, 621 248 024ra Whatsappa bidali edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita.