‘Zaporeen bila’ sukaldaritza tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak

Ttipi-Ttapa

Elbeteko Posadako Belen Urrutiak emanen du ikastaroa Lesakan. Duela bi urte ere eman zuen, orduan Beti Gaztek antolatua.

Sukaldaritza tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Azaroaren 3an eta azaroaren 10ean, asteartetan 16:00etatik 19:00etara emanen dute Arkupe elkartean. Elbeteko Ostatuko Belen Urrutia Uhalde sukaldariaren eskutik emanen dute ‘Zaporeen bila’ tailerra, «osasunez kozinatu, osasunez jateko».

Azaroaren 3an eta 10ean emanen du Elbeteko Ostatuko Belen Urrutiak eta urriaren 30a arte eman daiteke izena

Jubilatuen ostatuan txartelak erosteko azken eguna urriaren 30a izanen da. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 45 euro. Plaza mugatuak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun