Larunbat honetan ere, urriak 31, Lesakako eta zonaldeko artisau, komertzio eta ekoizle ezberdinen merkatu ttikia izanen da Lesakako Beheko plazan. Hilabeteroko azken larunbatero bezala, 10:00etatik 14:30era, lan eta produktu ezberdinak izanen dira eskuragarri bertan.
Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak Zuhaitzak eta Arbolak liburua aurkeztuko dute Arantzako liburutegian. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
Urriaren 31n, larunbata, ipar martxa tailerra izanen da Iturenen. Iturengo herriko etxeko ganbaran izanen da lantegia, eguerdiko hamabietan hasi eta eguerdiko biak bitarte. Iturengo Udalak eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak antolatu dute saioa elkarlanean.
Atearen bestaldean haurrentzako antzezlana eskainiko du Hika Teatroa konpainiak, larunbatean, urriak 31, 16:00etan, Senpereko Larreko Kulturgunean. Pertsonek egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia eta alegia lantzen duen ikuskizun parte hartzailea da. Sarrerak 8 euroren truke daude eskuragarri. Ikusi hemen.
16:30ean, eskolako gimnasioan, haurrentzat instrumentu tailerra eta erromeria parte hartzailea eginen dituzte Aliritzi taldearekin.
Larunbat honetan, urriak 31, sunbildarrek ere Gau Beltza ospatuko dute. Filma, herrian barna buelta eta txokolatea izanen dituzte.
Gau Beltza egiteko egitaraua antolatu dute Lesakan, urriaren 31n. 17:00etan eginen den tailerrekin hasiko da egitaraua Harriondoan. 18:00etan, merienda eskainiko da eta 18:30ean, ipuin kontaketa eta ibilbidea hasiko da. Ondotik, azken erritua Plaza Zaharrean izanen da. Etxeko trapu zaharrak hartu eta mozorrotuak hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek, bai haurrei eta bai helduei.
Arratsaldean egin dute hitzordua eta aurpegi margotzea, ibilaldiak eta afari autogestionatua antolatu dituzte.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Hizkuntza: Euskara