Atearen bestaldean haurrentzako antzezlana eskainiko du Hika Teatroa konpainiak, larunbatean, urriak 31, 16:00etan, Senpereko Larreko Kulturgunean. Pertsonek egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia eta alegia lantzen duen ikuskizun parte hartzailea da. Sarrerak 8 euroren truke daude eskuragarri. Ikusi hemen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.