Gau Beltza

Gau beltza eginen dute Lesakan urriaren 31n arratsaldetik aitzinera

Ttipi-Ttapa

Aurpegia estaliz eta atorra jantziz ibiliko dira lesakarrak larunbatean.

Gau beltza egiteko egitaraua antolatu dute Lesakan, urriaren 31n. 17:00etan eginen den tailerrekin hasiko da egitaraua Harriondoan. 18:00etan, merienda eskainiko da eta 18:30ean, ipuin kontaketa eta ibilbidea hasiko da. Ondotik, azken erritua Plaza Zaharrean izanen da. Etxeko trapu zaharrak hartu eta mozorrotuak hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek, bai haurrei eta bai helduei.

Zein mozorro janztera animatu dute antolatzaileek?
  • Aurpegia estalita edota margotuta.
  • Koadrozko atorra.
  • Baserritar galtza edota gona.
  • Abarkak. 

Lesakako Udalak, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute egitaraua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun