Gau Beltza

Etxalarren ere Gau Beltza ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa

Joan den urtean Etxalarko Gau Beltzean hartutako irudia. Argazkia: Aitziber Gorrotxategi.

Arratsaldean egin dute hitzordua eta aurpegi margotzea, ibilaldiak eta afari autogestionatua antolatu dituzte. 

Larunbat honetan, urriak 31, 18:00etan aurpegia pintatzeko geldituko dira frontoian. 19:45 aldera ttikiek euren buelta emanen dute eta 20:00etan zortzi urtetik goitikoen txanda izanen da eta buelta emanen dute. Ondotik, afaria autogestionatua egiteko frontoian bilduko dira. 

Antolatzaileek mozorrotuak joateko deia egin dute eta euria egiten badu, ibilaldiak alde batera utziko dituztela ere erran dute. 

Bertzalde, Etxalarko Udalak bando bidez jakinarazi du, Gau Beltzaren harira, larunbatean Antsolokueta auzoko argiteria 22:00 arte ez dutela biztuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun