Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna da urriaren 15a eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak ekitaldia antolatu du Elizondon. Asisko Urmenetak Sorgina, banaiz dokumentala aurkeztuko du eta horren inguruko solasaldia eginen du ondotik. 19:00etan Arizkunenean izanen da hitzordua.
Abeslari, margolari, eskulangile, musikari, idazle, antzezle... artea bizitzeko hamaika modu daude eta horretan ari dira Leitzako hainbat emakume. Egiten duten lana plazaratu eta balioa aitortu nahi izan die Leitzako Udalak eta berdintasun batzordeak. Horretarako, ahotsa eman die eta beraien bizipenak jasoz eta Artea eta emakumea dokumentala osatu dute. Urriaren 15ean, 19:00etan, Leitzako Herri Aretoan izanen da ikusteko aukera.
Landa eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute. Elizondoko Arizkunenean izanen da. Asisko Urmenetaren dokumentalak Nafarroako sorgin-ehizatik abiatuta emakumeen jazarpenari eta jakintza, sare eta komunitateko zaintzen balioari buruzko gogoeta egiteko gonbita egiten du. Proiekzioaren ondotik, zuzendariarekin solasaldia izanen da.
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Etxalarren bizi den Víctor Masferrer kataluniarraren Denboraren materia proiektua ikusgai izanen da Lesakako liburutegian urriaren 8tik 30era. Proiektu honek eskultura eta prozesu gailu bat proposatzen du, liburutegiko airea bildu eta poliki-poliki ur bihurtzen duena. Kondentsazio sistema baten bidez, espazioan dabilen eta arnasten den airea tanta moduan ikusgarri bihurtzen da, liburutegian emandako denbora partekatua materia ukigarri bihurtuz.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean, eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak bertako emakumeen antzinako irudiak paratuko ditu ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko 1. solairuan. Urriaren 1etik 31ra egonen da irekia, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara.
Urriaren 6an, 8an, 13an eta 15ean Elizondoko Osasun Etxean emanen dute lantegia eta izen ematea debalde izanen da