'Sorgina, banaiz' dokumentala eta solasaldia aurkeztuko dute ortzegunean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa

Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna da urriaren 15a eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak ekitaldia antolatu du Elizondon. Asisko Urmenetak Sorgina, banaiz dokumentala aurkeztuko du eta horren inguruko solasaldia eginen du ondotik. 19:00etan Arizkunenean izanen da hitzordua.

Sinopsia

Duela 500 urte gertatu zen Auritzen sorginkeriagatiko lehen exekuzio kolektiboa: Nafarroan sekta satanikoa aurkitu berria zen, eta kondenatuei zigor eredugarria ezarri zitzaien: urkamendian hiltzea eta ondoren gorpua erretzea. Zigor hark mende oso bat iraun zuen jazarpenari hasiera eman zion, non milaka pertsona jazarri eta bidegabeki kondenatu zituzten. Zer ezkutatzen zaigu ke lodi haren atzean?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun