Egun osoko egitaraua prestatu dute eta horren barrenean, bazkaria eginen dute. Txartelak hartzeko azken eguna urriaren 6a izanen da.
Lehen bi urtetako arrakastaren ondotik, Lesakako III. Kantu Zaharren Eguna antolatu du herriko kantuzale talde batek, Lesakako Udalaren, Beti Gazteren eta bertze zenbait enpresaren laguntzarekin. Urriaren 10ean eginen da ospakizuna eta aurten, berrikuntza bezala, Alondegiko arkupetan eginen dute bazkaria eta ez Koxkontan.
Aizkoran, arpanean, txingekin, txokorrekin, zakuarekin... Bi herrietako gazteek hainbat probetan desafioa eginen dute bihar, larunbata, Gazteluko plazan.
Etxalarren bizi den Víctor Masferrer kataluniarraren Denboraren materia proiektua ikusgai izanen da Lesakako liburutegian urriaren 8tik 30era. Proiektu honek eskultura eta prozesu gailu bat proposatzen du, liburutegiko airea bildu eta poliki-poliki ur bihurtzen duena. Kondentsazio sistema baten bidez, espazioan dabilen eta arnasten den airea tanta moduan ikusgarri bihurtzen da, liburutegian emandako denbora partekatua materia ukigarri bihurtuz.
'Biziki goxatu, osoki maitatu' goiburupean eginen dute festibalaren seigarren aldia Saran. Bi egunez literatura izanen da protagonista eta euskara hutsezko ekoizpenak ikusi eta erosten ahalko dira, urriaren 9an eta 10ean.
Inoiz baino egitarau zabalagoarekin eta ekitaldiak asteburu osora zabalduta, Euskararen Eguna antolatu dute aurten Zubietako gazteek urriaren 9tik 11rako astebururako. Ohiko ekitaldiez gain, aurten, bigarren aldiz, mendi lasterketa ere antolatu dute eta igandean ere auzolana, paella katea, bingoa eta musika izanen dute