Berako Espidobaita Elkarteak 30 urte bete ditu aurten, eta horren harira, besta eguna antolatu dute urriaren 10erako. 09:00etan, Espidobaitatik abiatuta, mendi itzulia eginen dute Mandelara, eta han ekitaldia eginen dute. 12:30ean poteo musikatua eginen dute Uraldean eta 14:30ean Espidobaitan. Bazkarirako txartelak Errekalde eta Ahirunen erosten ahal dira, eta urriaren 6a izanen da azken eguna. Haurren txartelak hamar eurotan daude eta helduenak 20 eurotan.
Arratsean musika antolatua zuen, baina alde batera utzi dute, egun horretan Nafarroako teknikariek eta emankizunetako langileek grebarako deia egina dutelako eta horrekin bat egin nahi izan dute Espidobaita Elkartekoek.